XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer esan gura dau merezimenduaren itzak? Nor-bera gai, duin, saridun edo zigortua izatea gure zeregiñetan!.

Argi ikusi bear dogu gaur gure EUSKALERRIAN, itz onen esaera aldetik nai ta sarituak izanda, zeozer geiago egin bear dogula, ainbeste arazo eta ostopo basterrean alboratzeko, gure NORTASUNA Argi eta Dirditsu agertu daiten; orrela bakarrik ikusi gaituelako gure inguruko erriak, eta konturatuko dira, Eguzkiaren azpian, beste Norbaiten errañu edo gerizpea dagoela, uts edo uko ezin-jakona egin.

Gure Gurasoak, arimaren itza artesa, leiala eta benetakoa itzi euskuen eredu lez, guk milla zatitan apurtu doguna, gure erriaren bizitza ezinduan ikusien laguntzaz.

Konturatu bear gara, itza ARIMA biurtzen danean, dana egiten dala Argia, Eguzkitsu, Izartsu, Aitorraldia.

Bere doñua, beste berezitasun bataz agertuko zan gure belarrira, gure Arimaren barruraño joango zalako.

Ori izango leiteke eguneroko ogi sariduna Euskalerrian bizi-garanentzat, eta ez JAINKOAgandik urbil, eskuaren luzetara egotea bakarrik.

Gure Gurasoak JAINKOA eta LEGE ZARRA ibilli eban gizaldi eta gizaldi askotan EREDU eta ELBURU lez, guri oso osorik itziaz.

Zergaitik? Gure erria oso zaarra da eta baleiteke irakas-aldi oso onak eukitea.

Bestela, erri txikerra gara, eta gaurko ganorabako xautzaileen (consumidor) bidetik, gu bakarrik desagertuko giñen; gaiñera, erri asko inguru guztietatik guri begira, eta guzur, amarrukeri edo zakarkeriarekin ezin joan urrin, baita lenengo ostikadarekin ludiko-mapatik kanpo.

Begitu zergaitik jokatu bear dogun ARGI eta GARBI.

Orregaitik EUROK (gure gurasoak) ziren, eta guk izan-bearra daukagu ERRIA izateko; bai seme/alabai, ERRIA eta JAINKOAREN bidea argi itziteko.

Gure ASKATASUNEZKO BIDEAN.

Gure ERRIAREN NORTASUNEZKO BIDEAN BERBEA ITZA ez da edozein gauza ez, BAKOTXAREN ARIMA, ERRIAREN ARIMA BIURTZEN DALAKO !!.

OR BAI ERRIA !!!

OR BAI MEREZIMENDUA !!!

ATUTXA 'tar PAUL

ZORNOTZAN

1998-ko URRILLAN 10ean